AMONA
oleo x papera 65x50
2010

Amonaren begiratua lurtarra bada, zeinek ukatu guri zerutarra dela lurra (JA Artze)

If the grandmother's look is from the world, who says that the world isn't sky?

si la mirada de la abuela es terrestre, quien puede decirnos que la tierra no es celestial?


Eta egun batzuk eta gero, esaten dizute zure amona hilda dagoela. Hil batzutara bere anaia. Nahiz eta horrenbeste bizipen hain berri eduki zure barnean, hortan geratuko dela dena, oroitzapen eta sentipenetan. Opor batzuk bezala, 3 egun falta direnean oraindik ez duzu normaltzat hartzen handik joan egin beharko duzula, zuk bizi duzun errealitate hori erabat barneratuta daukazulako. Eta pixkanaka zure garaia pasatzen ari dela konturatzen hasten zara, edo susmatzen behintzat bai! mugagabeko denboraren zure denbora apurra.

Dena mugagabea den bizitza honetan: denbora, garaiak, lekua, mundua, ... fisikoa den oro, eta fisikoaz haratagokoa... ezerk ez dauka mugarik: ez sentipenek ez emozioek ez dakigunak, ez ez dakigunak, ez ezagutzen ditugun pertsonek ezta ezagutzen ez ditugunek ere, ez eta espazioak (zerua lurrazala eta barnea, unibertsoa,... muga hain zorrotza jartzen digunean, gure eskemetatik atera eta ez dakigu nola hartu, ez behintzat nola ondo hartu...

Baina ez dut uste ez dakizkigun hainbat gauza deszifratzen pasa behar dugunik gure momentua ( denbora, espazio, ... mugagabe honetako momentu bakoitza), baizik eta aprobetxatzen, bizitzen... arima pozten eta ondokoenak ere bai, era berean...

Arima betetzeak du garrantzia.. eta dena bukatzean eman digutena ondo aprobetxatu dugunaren sentsazioa edukitzeak...


No comments: