WRITTEN


Hala idatzitakoa naiz:

Udazkeneko hostoaren herioaren gorriaz, odola borborka egotearen goriaz, jantzi ditu ezpainak. Begiak pareko ispiluan dauzka iltzatuta, Rimmel etxeko lumarekin orrazten ari da betile bakoitza, banaka-banaka laztandu nahiko balitu moduan. Arreta osoa bertan du jarria.

Aita pasa zaio paretik, komun ondoko lurrari marmarra eginaraziz. Alabari axola handirik ez izan arren, buruaren soiltasunak kezkatzen du bera. Eta aurpegian josita dauzkan zimurrek, labanaz azalean egindako ebakiak baino min handiagoa ematen diote azken aldian burumakur dabilkien gogo nekatuari.
...
Baserrian orbeletan ibiltzen zeneko hego haize epela du buruan, zuhaitz biluziak eguzkiaren errezela argi-iluna. Erromako helatuen hotza segunduz segundu urtu nahian, bere buruaz beste egiteko irrikiz antzera, eta mingainen dantza leuna, biguna.
...
Kafetegietan kandela zuriak jartzen baitituzte Copenhagen, eta egurra, egurra non nahi. Eguraldi epelaren umezurtz, bere bila dabiltza eta ezin dute aurkitu. Neguaren iluna kandelaren ziri beltzean erretzen dute, une batez bada ere eguzki izpien magalean daudela sinesteko. Eta Erromako itzal irrika hori etorri zaio gogora, lurreko adokinen harriak erretzen duen egunetan itzal bila erdi korrika ibilitako denbora haiek. Horrela zen behintzat han izan zeneko garai haietan, gazte joanik bera.

...

Elkarrengandik zenbat zentimetro dauden galdetzen dio neskak bere buruari. Eta biek hala nahi badute, eskua zergatik ez dion ematen batak besteari.

Baina galderetan geratu da, lehen pausoa emateko lotsaz, beldurrez edo batek daki zein aitzakiatan utzi duen intentzioa, galduta.

...

Eguerdirako helmugara iristeko antsiz edo, minutuak korrika pasatzen ari zaizkio paretik gizon erretiratu berriari, tourreko bizikletazaleak pasa ohi zaizkion legez eta udarako sargoria ekarri diote gogotara berriz.
 
Lastima, faltan botatzen ditu -berritara ekartzeko irrika izateraino... Danimarkako kafetegiko goxotasunetik kanpora begiratu eta aurpegi zurbil horiek ez baitute kanporako interes askorik pizten. Aldiz, atzo balira bezala ekartzen ditu oroimenera Getariko portuan igerian ibiltzen zireneko gaztetako denborak, egia esateko azken aldian oroitzapenen uretan goxatu behar izan ditu barrenak, atzerriko bizipenek ez baitiote batere onik egiten.

...

Ibiliaren ibiliz, parean koska. Eseri egin dira.
Portuko paretetan olatuak lehertzen dira banaka-banaka. Irristaka datoz, kulunka. Eta danba, ura eta harria elkarren kontra.
...
1. MIREN AMURIZA ETA MAIALEN ARZALLUS
http://www.youtube.com/watch?v=Yn6wEk7j1Bc&feature=player_embedded
2. MAILEN LUJANBIOREN AGURRA 2009KO TXAPELKETAN
http://www.youtube.com/watch?v=6B-yXKy5HDk&feature=player_embedded

No comments: