KUBISMOA ARGAZKIAN
(argazkia-phto)
2009 roma



Hamaika anai-arreba ziren iriondotarrak; horietatik Lourdes bigarrena zen. Zazpi urte zituenean, familia osoak Urnietara egin zuen, eta han eman zituen haurtzaroa eta gaztaroa. Euskara Lourdes Iriondoren ama hizkuntza zen, baina anai-arrebe[1]ngan gero eta handiagoa zen erdararekiko joera. Mojetan ikasi zuen Iriondok, hasieran Urnietan, gerora Donostian. Moja frantsesak ziren, eta frantsesez egin behar izaten zuten ikastetxean.
Iriondo gazteak behartsuak lagundu nahi zituen; hori zela eta, hemeretzi urterekin Gasteizko Misioneras Seculares elkartearen formazio etxean sartu zen, misiolari lanetarako prestatzeko asmoz. Ez zuen ametsa betetzeko aukerarik izan, handik urtebetera bihotzeko eritasun larria diagnostikatu baitzioten. Hortik aurrera, zorrotz zaindu behar izan zuen osasuna. Gaixotasunaren ondorioz, etxean egotera behartuta egon zen denboraldi luzez. Garai hori aprobetxatu zuen haurtzarotik gogoko zuen musikagintzan trebatzeko

Jendaurreko lehen emanaldia 1964an egin zuen, Andoainen, ikastolaren alde egin zen kantaldi batean. Arrakasta handia lortuta, Tolosa eta Villabonan abestu zuen gero. 1965ean Aizarnan egiten zen Gazteriaren Egunean kantatu zuen, eta hor ere arrakasta handia lortu zuen. Berehala, Joxemari Iriondo kazetari eta lehengusuaren eskutik, Loiolako Herri Irratirako hainbat kantu grabatu zituen, eta horiek emititzen hasi ziren. Entzuleen hainbat kritika jaso zituen arren, besteak beste gitarra espainolarekin euskaraz abesterik ez zegoelako, oso ezagun egin ziren Lourdes Iriondoren ahots eta doinuak. Handik aurrera, Euskal Herriko txoko guztietan ibili zen kantari. 1965ean, berrogei kantaldi inguru eskaini zituen. 1967an, berriz, 170 kantaldi inguru izan ziren. Orduan izan zituen lehen arazoak zentsurarekin. "Ez gaude konforme", "Askatasuna zertarako", "Nire erria" eta gisakoak kantaldietan abesteko baimena jaso behar zuen, eta hainbatetan moldaketak egin.

No comments: